Antolatzaileen aurreikuspenak gainditu ditu Euskal Herriko historialarien biltzarrak

Txomin Madina Milikua 2011ko ira. 19a, 00:16

Biltzarraren harira antolatu diren ekitaldi pribatu zein irekietan parte haretzea handia izan da.

Izena emandakoendako batzuk, herritar ororendako beste batzuk: ugariak izan dira asteburuan Oñatin, Nabarraldek antolatutako Euskal Herriko historialarien II. biltzarraren harira egindako ekitaldiak. Herritar ororendakoen artean sartzen da egubakoitzean kultur etxeko zinema aretoa bete zuen Lope de Aguirre o la posteridad arbitraria liburuaren gaztelerazko edizioaren aurkezpena. Ingrid Galster alemaniarra da liburuaren idazlea, eta bera izan zen hizlaria.

Mendetan zehar oñatiarraren figura landu duten dokumentuak aztertzen ditu liburuan Galsterrek, eta ondorioztatzen du garai eta egilearen arabera, heroia edo borreroa, kontsideratu izan dela. Azaldu zuenez, ez zen ez bata, ezta bestea, pertsona anbiguoa baizik. Zalantzazkoa izan ez zena liburuak izandako arrakasta izan zen: salgai jarritako hogehi aleak berehala agortu ziren-eta. 

160 parte-hartzaile

Biltzarraren zuzendari Joseba Asironen esanetan, sekulako arrakasta izan da biltzarra. "160 pertsonak eman dute izena, eta aurreikuspen guztiak gainditu dira. Arlo zientifikoari dagokionez, ponentziek maila altua izan dute eta landu nahi genuen gaia,  mendebaldeko lurraldeek estatu nafarrarekin izan zuten harremana, erabat asetuta geratu da'' zioen atzo Asironek. Biltzarretik kanpo herritar guztiendako antolatutako ekitaldiek izandako erantzuna ere oso ona izan dela azpimarratu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak