Elkar Heziko ikasle ohien topagunea

Mirian Biteri 2011ko irailaren 17a

Elkar Hezi eta baita Santa Eskolastika eta La Milagrosa ikastetxeetako 200 ikasle ohi batera dabiltza gaur Oñatiko kaleetatik zehar. Eguerdian poteoan ibili dira, eta jarraian, azokarantz abiatu dira errioxar erara gertatutako patatak, biribilkia saltsan eta tarta jateko. Arratsaldean ere aspertzeko asmorik ez dutela jakinarazi digute.

Bazkaldu aurretik, antolakuntzak emandako poltsatso berde bat hartu du gazte bakoitzak; barruan askotariko txanoak, betaurrekoak, korbatak edo antenak bezalako osagarriak topatu dituzte eta baita zenbaki bat. Guztiek zozketa baterako dela uste izan badu ere, bazkalostean jakin dute dantzarako bikotekidea bilatzeko balio duela horrek.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak