San Migeletako pilota txapelketa aste bukaeran hasiko dute

Mireia Bikuña 2011ko irailaren 15a

Hilaren 17an hasiko dute, 16:30ean, eta gazte eta afizionatu mailetako txapelketak jokatuko dituzte. Honako hauek dira  Aloñako pilota sailak programatutako lehen kanporaketak: gazte mailan, Labaka-Imaz eta Garaio-Erostarbe; eta afizionatu mailan, Kina-Telletxea eta Bilbao-Agerre. Finalerdiak kiroldegiko pilotalekuan jokatuko dituzte. Finala urriaren 2an jokatuko dute, profesionaletako partiduaren aurretik –Goni II-Martinez de Eulate eta Eugi-Goñi III–.

Bestalde, aste bukaera honetan hasiko da baita ere, herritar talde batek antolatu duen pilota txapelketa. Hilaren 16a, 17an eta 18an kanporaketak jokatuko dituzte; hilaren 25ean finalerdiak, eta 29an finala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak