350 bat neska-mutiko Haur Dantzarien Egunean

Mireia Bikuña 2011ko irailaren 16a

Domekan, 12:00etan, Aitor Tatiegi alkate txikiaren agurra jasoko dute guztiek plazan. Segituan kalejira egingo dute kalerik kale eta bazkaldu ondoren, alardea egingo dute. Mutilek Txakarranko, Banako, eta Jorrai-dantza egingo dituzte; eta, neskek, Zintza-dantza, Arku-dantza, eta Kaskarotz. Alarde bukatzeko, guztiek batera, Euzko-dantza, Zapatagain, Makil joko, Sant Petit, Txulalai, Fandangoa eta Arin-Arina.

Guztira, 12 taldek onartu dute Oñatzek egindako gonbidapena: Urrats (Soraluze), Salleko (Sestao), Ibaieba (Lizarra), Oinarin (Antzuola), Elai Alai (Gernika), Lore Gazteak (Arrasate), Mollarri (Zarautz), Txikitxu (Arrasate), Leizaran (Aretxabaleta), Berriztasuna (Portugalete), Korosti (Legazpi), eta Lagunartea (Aramaio). Eurekin batera Oñatzeko dantzariak arituko dira.

Egun osoko egitaraua prestatu dute Oñatz taldekoek:

  • 09:00 Txistularien kalejira
  • 10:15 Taldeei ongietorria Otadui Zuhaiztian
  • 11:00 Hamarretakoa pilotalekuan
  • 12:00 Alkate txikiaren agurra
  • 12:15 Kalejira
  • 13:30 Bazkarirako haurrak banatuko dituzte
  • 17:00 Alardea plazan
  • 18:30 Txorimaloak.







ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak