MUren ikasturte hasiera ekitaldia bihar

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko irailaren 15a

Mondragon Unibertsitateak bihar, egubakoitza, egingo du ikasturte hasiera ekitaldia. Oñatin izango da aurten, Enpresagintza fakultatean. Patxi Lopez lehendakaria eta Isabel Zelaa Unibertsitate eta Ikerketa sailburua bertan direla. Eguerdiko 12etan hasiko da ekitaldia. Bertan, Enpresagintza Fakultateko Mondragon Team Academy ekintzaile komunitateak, We make our dreams become true cocreating our team learning cooperatives ikasketa esperientzia aurkeztuko du.

Mondragon Unibertsitateko presidentea, Javier Sotil, errektorea, Josu Zabala, ere izango dira ekitaldian. Eta MUko fakultateetako buruak ere bai, tartean, Lander Beloki, Enpresagintzakoa. 2010-2011 ikasturteko txosten akademikoa aurkeztuko da, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak