Ez! talde oñatiarrak DVDa aurkeztuko du zapatuan

Maider Arregi 2011ko irailaren 12a

Ez! rock taldeak iazko Gazte Egunean grabatutako zuzenekoaren DVDa aurkeztuko du hilaren 17an San Martingo gaztetxean, 18:00etan. Lehenengo Xabier Rezabalen argazki erakusketa egongo da ikusgai eta ondoren, meriendatxoa egingo dute. 19:00 kontzertua eskainiko dute eta  ostean DVD oparituko zaie bertaratutakoei. Rock eta ska estiloak uztartzen ditu laukoteak eta 2007an sortu zen taldea. Dagoeneko bi disko argitaratu ditu eta Danbakako laugarren edizioan parte-hartu zuten.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak