Jardunaldia hasteko hiru mahai-inguru egingo dituzte. Horietan, bulego judizialak lurraldeetan izan duen hedapena berrikusiko da, hedapen hori buruz ateratako ondorioak aztertuko dira eta justizia arloan coaching delakoarenegokitasunari helduko zaio.
Egubakoitzean hiru gai aztertuko dituzte: Nora goaz?, Bulego judizial berria eta Kalitatearen erronkak justizia demokratiko batentzat. Azken hau Costa Ricako Gorte Goreneko magistratu Rolando Vegak egingo du. Horietan Pablo Bustamante Bizkaiko Prokuradoreen Elkargoko dekanoak, Juan Calparsoro Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusiak eta Margarita Uria Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kideak koordinatuko dituzte.