San Migeletako tenis txapelketako izenematea zabalik

Mireia Bikuña 2011ko irailaren 12a

Txapelketa hilaren 17an, hasiko dute, baina izenematea hilaren 15era egin daiteke. 943 71 63 75 telefonoan edo zubikoa@oinati.net helbidean. Zubikoa kiroldegiko bazkideek eta Debagoieneko kirol txartelaren jabeek 12 euro ordaindu beharko dute, eta gainekoek 15 euro.

San Migel jaietako tenis txapelketa bi fasetan jokatuko dute. Izena ematen duten jokalari kopuruaren arabera, hainbat taldetan banatuko dituzte, eta lehen fasea ligaxka modua jokatuko dute. Bigarren fasera tenis jokalari onenak sailkatuko dira, eta kanporaketa moduan jokatuko dute: final laurdenak, finalerdiak eta finala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak