Epaimahai batek baloratuko du lanen kalitatea, eta maila bakoitzeko hiru sari emango ditu. Helduen mailako lehen saria 600 eurokoa da, bigarrena 400 eurokoa eta hirugarrena 300 eurokoa. Lan horien artean ez badago oñatiarrik, 300 euro emango dizkiote margolan onenari.
Lehenengo eta bigarren saria eskuratu duten lanak Udalaren eta OMTren esku geratuko dira.
Umeen mailako marrazki onenari 100 euro eta oparia emango diote. Bigarrenak eta hirugarrenak opari bana jasoko dute.
Erakusketa
Bestalde, lehiaketan parte hartzen duten lanekin erakusketa egingo dute kultura etxean, hilaren 26tik urriaren 14ra arte (18:00-20:00).