Giro ederra Atzeko kaleko jaietan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko irailaren 11

Eguraldi ona lagun, giro ederrean doaz Atzeko kaleko jaiak. Antolatzaileen arabera, atzo, zapatua, jende asko batu zen: sokamuturrean, garagardo dastatzean eta erromerian hainbat herritarrek hartu zuten parte. Txorimalo eta erraldoiek ez dute hutsik egin, txikienen gozamenerako. Egubakoitzean, bestalde, arazo teknikoek gaueko rock jaialdia atzeratu zuten; gainera, Ulmaren 50. urteurreneko kontzertua zela-eta ez zen jende larregi ibili. Gaur, domeka, agurtuko dira jaiak datorren urtera arte. Jaietako argazki gehiago hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak