Leire Mugartza: "Irudi klasikoa da, eta aldi berean berritzailea"

Mireia Bikuña 2011ko ira. 9a, 14:56

Gorri kolorea, eta baserritarren lepoko eta buruko zapiak eta txapela izango dira protagonistak San Migeletako jai egitarauko azalean. Irudi horrekin irabazi du Leire Mugartzak kultura sailak deitutako lehiaketa. Sari gisa 350 euro. Egindako irudia egitarauan eta jaietarako egingo dituzten zapietan ipiniko dituzte.

Lehen aldiz parte hartu du Leire Mugartzak halako lehiaketa baten. Ze irudi egin erabakitzerako orduan esan zuen aurreko urteetan egindako azalak hartu zituela kontuan: "Ikusi nuen txantxikua behin eta berriz agertzen zela, eta erabaki nuen bestelako irudia egitea. Jaietako egun bakarra aukeratu nuen, eta Herri Eguneko adierazgarriena hartu nuen: baserritarrak. Lehen zirriborroan baserritarren lepoko eta buruko zapiak eta txapela margotu nituen. Beste hainbat zirriborro egin nituen, baina, azkenean, lehena aurkeztu nuen", esan zuen.

Manu Egaña kultura zinegotziak esan zuen Leire Mugartzaren irudia aukeratu zutela "klasikoa eta, era berean, berritzailea" zelako.

Helduen mailan 14 lan aurkeztu zituzten, eta umeen mailan zortzi. "Umeen mailan parte hartu duten guztiei oparia emango diegu: Arrikrutzerako sarrera, bisera eta liburuxka jasoko dute", esan zuen Egañak.

Jaietako zapiak

Bestalde, esan zuen Mugartzak egindako irudia jaietako zapietan ipiniko dutela. "Herriko tabernatan eta txosnatan egongo da salgai. Gure asmoa da 3.000 bat zapi egitea. Baina, harrera ona badute, akaso gehiago egin beharko ditugu", esan zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak