Atzeko kale kolorez jantziko da asteburuan

Mireia Bikuña 2011ko irailaren 9a

Atzeko kaleko jai batzordeak gertu du aste bukaerako egitaraua. Festak izango dira protagonista gaurtik domekara arte: kolorea eta musika izango dira nagusi. Askotariko ekitaldiak egingo dituzte: rock kontzertua, piroteknia saioa, sokamuturra, mus txapelketa, zinta eta txirrindulari lasterketak...

Hemen duzue egitaraua egunez egun:

Egubakoitza, 9

  • 16:00: Etxafuego jaurtiketa.
  • 16:00: Zinta lasterketa.
  • 17:00: Haurrendako jolasak.
  • 19:00: Txorimaloak eta erraldoiak.
  • 20:00: Poteoa.
  • 22:30: Rock kontzertua: Los Galerna, Skakeitan eta Skapando.

Zapatua, 10

  • 13:00: Auzoen omenezko salda.
  • 14:30: Jai batzordekoen bazkaria.
  • 17:30: Arno etxeko sokamuturrak eta poniak.
  • 19:00: Gargardo dastatzea.
  • 19:30: Txorimaloak eta erraldoiak.
  • 20:30: Poteoa.
  • 23:30: II. piroteknia saioa eta suzko zezena.
  • 00:00: Chuchin Ibañez mariachiaren emanaldia.

Domeka, 11

  • 15:30: Mus txapelketa Galizia tabernan.
  • 16:30: Atzeko kaleko txirrindulari proba.
  • 18:30: Txorimaloak eta erraldoiak.
  • 20:00: Erromeria.
  • 22:00: Saskiaren zozketa.
  • 00:00: Jaiak bukatzeko etxafuego jaurtiketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak