Abesti ezagunak
Euskal abestiak eta operako abestiak eskainiko dituzte bi taldeek Oñatiko plazan: besteak beste, Aita Gurea, Guridiren El Caserio, Cuadros vascos eta The best of Manchini. Egitarauko ia abesti gehienak Orfeoiak eta Bandak elkarrekin eskainiko dute, baina El Caserio lanaren Preludio eta The best of Manchini Bilboko Udal Musika bandak bakarrik joko ditu.
Esteban Urtzelai oñatiarra
Orfeoiarekin batera etorriko da Esteban Urtzelai oñatiarra. Tenorea da Urtzelai eta azaldu du ilusio handia duela gaurko emanaldirako.