Uztailaren 6an aurkeztu zuen Sustrai Aloñak EBA ligarako proiektu berria. "Lan duina" egiteko asmoz hasiko dute denboraldia urriaren 22an. Iaz jokalari gehienek jarraituko dute, eta lau aurpegi berri izango ditu: Asier de la Iglesia urretxuarra, eta Jon Lekuona beasaindarra, eta Gorka Kintana arrasatearra dira jokalari berriak. Aldiz, Gorka Alartzia urretxuarra Xabi Igartua entrenatzailearen laguntzailea izango da.