Sardina erreak protagonista, Surf Festan

Amaia Txintxurreta Guridi 2011ko irailaren 4a

Jente dezente elkartu zen San Anton plazan sardina erreak dastatzeko. Guztira, 20 kilo sardina eraman zituzten antolatzaileek festarako, eta jana bakarrik ez, edana ere ez zen falta izan; txakolina eta sagardoa banatu zituzten Surf Festaren barruan, azkeneko lau urteetan bezala.

Gauerako aurreikusita zeuzkaten kontzertuak, baina, bertan behera gelditu ziren eguraldiarengatik.

Usakokoak, bertan behera

Aurten estreinakoz, salto eta bolei txapelketak eta DJ Kirrinen musika emanaldia egin behar zuten zapatu eguerdian Usakon Surf Festaren barruan, hala ere, eguraldiak ez zuenez lagundu, bertan behera gelditu ziren ekitaldi horiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak