Bertan behera gelditu dira Usakoko hitzorduak

Oihana Elorza Gorostiza 2011ko irailaren 3a

Salto txapelketa, bolei txapelketa eta DJ Kirrinen musika emanaldia ziren egitekoak eguerdian Usakon, Surf Festaren barruan, baina bertan behera gelditu dira, eguraldiagatik. Surf Festaren facebook kontuan zabaldu dute oharra. Arratsaldeko hitzorduari eutsiko diote: sardinak, txakolina eta musika San Anton plazan.

Goizean Usakon egitkoak ziren salto eta bolei txapelketak eta DJ Kirrinen musika emanaldia hurrengo Surf Festa baten egingo dituzte, ez dute beste asteburu batera atzeratu. "Ekintza horiek Surf Festaren barruan dute tokia. Gainera, hurrengo asteburuan Atzeko kaleko jaiak dira, gero Nabarralderen kongresua dator eta segidan jaiak. Hurrengo urtean izango da", azaldu du Manu Egañak, Surf Festaren antolatzaileetako batek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak