Bestalde, udako oporrak agurtzeko, rock kontzertua eta antzerki emanaldia egongo dira aste bukaeran. Egubakoitzean, irailaren 2an, rock kontzertua egingo dute Bitz eta Asfikzia taldeek Atzeko kaleko eskenatokian, 22:30ean. Bitz taldeak grabatu berri duen diskoko kantuak eskainiko ditu. Azkenik, domekan, irailaren 4an, Trapu Zaharrak taldeak Jira ta Bira kale antzerkia egingo du, 19:00etan, Foruen enparantzan.