Eztabaida akademikoaz gain, biltzarraren antolatzaileek publikoari zabaldutako jarduerez beteriko egitaraua atondu dute, "gure iraganeko atal hau biztanleriaren artean zabaltzeko eta ezagutarazteko" asmoz.
Hala, unibertsitateko esparrutik kanpo, hainbat ekitaldi prestatu dituzte: Aitzorrotzeko Erdi Aroko gaztelura irteera, Iñaki Sagredo ikertzailearekin; eskulangintza azoka; Joseba Tapia trikitilariaren kontzertua zapatuan Gaztelekuan 20:00etan; hitzaldiak; Lope de Agirreri buruzko liburuaren aurkezpena etab.
Biltzarrean (eta Aitzorrotzerako irteeran) parte hartzeko izen-ematea Nabarralden egin daiteke.