Donostiako Orfeoiarekin eta herritarrekin ospatuko du Ulmak 50. urteurrena

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko abuztuaren 31

Irailaren 8an, martitzenean, betetzen dira 50 urte ULMA jaio zela. Hori dela-eta, hiru ekitaldi antolatu dituzte datorren asterako. Ulmak urte osoan barrena ospatu du 50. urteurrena. Nabarralde elkartearekin berbaldia, Denboraren kapsula deitu dioten ekitaldia eta Donostiako Orfeoiaren emanaldia iragarri dituzte.

Irailaren 8an, martitzenean, betetzen dira 50 urte ULMA jaio zela. Hori dela-eta, hiru ekitaldi antolatu dituzte datorren asterako. Ulmak urte osoan barrena ospatu du 50. urteurrena. Nabarralde elkartearekin berbaldi bat, Denboraren kapsula deitu dioten ekitaldia eta Donostiako Orfeoiaren emanaldia iragarri dituzte.

Honako hauek dira ekitaldiak:

  • Martitzena, 6:

Angel Rekalde, Nabarraldeko Zuzendariak hitzaldia emango du Ulmako auditorioan, arratsaldeko 18.00etan. 1512 Nafarroaren konkista. Hau da ezkutatu zaigun historia izenburupean. Azalpen bideo bat eskaini dute lehenengo eta, gero, berbaldia eta eztabaida saioa izango dira.

  • Eguena, 8:

Ulma Taldeko zerbitzu zentraletako lorategian, denboraren kapsula ipiniko dute. 50 urte barru zabalduko dute. Arratsaldeko 17.30ean. "Ulma Taldearen etorkizuneko mezuak, objektuak eta nahiak biltzeko ekitaldia" izango dela diote Ulmatik. "Gure baloreek denboran zehar iraun dezatela: lankidetza, lehiakortasuna, parte-hartzea eta berrikuntza".

  • Egubakoitza, 9:

Oñatiko Plazan Donostiako Orfeoiaren eta Bilboko Udal Bandaren kontzertua. Gaueko 21.00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak