Abesbatzak datozen egunetan hasiko dira lanean: Ganbara Txikikoak bihar, abuztuak 31; Ganbara Gaztekoak irailaren 2an; Ganbara Txikitxokoak irailaren 5ean; Kantu Tailer I eta IIIkoak irailaren 13an; Kantu Tailer IIkoak irailaren 15ean; eta Music Training irailaren 12an. Egutegien gaineko informazio gehiago hemen
Izenematea zabalik
Bestalde, Ganbarakoek asteon zabalduko dute matrikulazio epea: irailaren 1etik 7ra arte egin daiteke, 17:00etatik 20:00etara, Errekaldeko lokalean.