Haurren danborradako irailaren 24an egingo dute eta nagusiena 28an. Jarraian dituzue entsegu egunak:
Haurren danborrada
- Danbor-jotzaileak: irailak 1, 6, 8, 13, 15, 20 eta 22 (entsegu orokorra), 19:00etatik 19:45era arte.
- Iñudeak, gastadoreak eta sukaldariak: Irailak 1, 20 eta 22.
- Elkarteetako banderadunak (10-12 urte artekoak): Irailak 20 eta 22.
- Arropa banaketa: Irailak 1, 6, 8, 13 eta 15.
Nagusien danborrada
- Dantzariak: Irailak 1 (zozketa), 5, 7, 12, 14, 19, 21 eta 22 (entsegu orokorra), 20:00etatik 21:00etara.
- Danbor-jotzaileak: Irailak 13, 15, 20 eta 22 (orokorra), 20:00etatik 20:45era.
- Elkarteetako banderadunak (15-17 urte artekoak): Irailak 20 eta 22.