Aldaketa Euskal Kopan, Aloñak Zornotza izango du aurrean

Xabier Urtzelai 2011ko abuztuaren 29a

Irailaren 10ean hasiko du kategoriaz igo berri den Sustrai Aloña Mendik denboraldia, baina ez ligan, Euskal Kopan, baizik. Uztailean aurreratu zuen Goienak Igartuaren eta Alartziaren mutilek partidu horretan Azpeitiko Iraurgi izango zutela aurrean, baina azken orduko aldaketak izan dira, eta oñatiarrek Zornotza –EBAko taldea– gainditu beharko dute kopako lehen kanporaketan.

Aldaketa horrekin biderkatu egin dira Sustrai Aloñak kanporaketa gainditzeko izango dituen aukerak (Irailak 10, 18:00, Zubikoan) Zornotza EBA mailako taldea delako, baina bestetik, egia da Iraurgi moduko talde baten kontra etxean jokatzeak beste osagai batzuk zituela, goiko kategoriako talde bat izanda. Liga, berriz, urriaren 22an hasiko dute.

Kopan izango diren taldeak:

 Santurtzi
 Lan Mobel ISB
 Aurteneche M. Alava
 Cafes Aitona
 Zornotza Saskibaloi Tald.
 Easo Pastas Arruabarre.
 UPV/EHU Araba
 Aloña Mendi

Bestalde, oraindik erabat baieztatu gabe badago ere, Sustrai Aloña Mendik eta Azpeitiko Iraurgi taldeek lagunartekoa jokatu nahi dute, irailaren 8an, Zubikoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak