Arantzazuko artisau azoka irailaren 11n egingo dute

Jon Berezibar 2011ko abuztuaren 18a

Santiago egunean ospatu ohi dute azoka baina aurten, eguraldi txarra egin duenez, atzeratu egin behar izan zuten. Hala, irailaren 11an, domeka, egingo dute Arantzazuko artisauen azoka, ohiko egitarauarekin. Hala ere, data aldaketarekin ekarpen berri bat egingo dute eta Bergarako Anaje Narbaiza izango da aurten azokan harekin sendabelarrak jaso eta erabiltzen ikasteko. Hark eta Oñatiko Paulina Artzuagak ibilalditxoa egingo dute; 10:30ean erlojuaren dorrearen aurrean egin dute hitzordua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak