Bidaurretako monasteriotik gonbidapena luzatu diete oñatiar guztiei ospakizunetan parte hartzeko.
Juan Lopez de Lazarragak sortu zuen Bidaurretako monasterioa 1510. urtean eta monasterioaren historia jasotzen duen liburua prestatzen dabil Martin Mendizabal frantziskotar historialaria. Mendizabalek hitzaldia egin zuen atzo Oñatin. Jose Maria Arregik hartuko dio lekukoa gaur, 20:00etan. Santa Klara Amaren (1193-1253) perfil biografikoa egiteaz gain, haren espiritualtasuna ekarriko du gogora. Era berean, klaratarren gaurko eginkizunen gainean jardungo du hitzaldiko bigarren zatian.