Kubako Egun Nazionala ospatuko dute Oñatin

Mireia Bikuña 2011ko uztailaren 25a

Sierra Maestra kubatarren elkarteak antolatuta Kubako Egun Nazionala ospatuko dute bihar. Gipuzkoa mailako deialdia Oñatin egin dute. Kubatar eta latindar asko batuko dira euren festa nagusia ospatzeko. "Deialdi irekia egin gura dugu", esan digu Oñatin bizi den elkarteko kide Ibis Rodriguezek.

Askotariko ekintzak egingo dituzte plazan 11:00etatik aurrera. Gainera, Kubako produktuak erosteko aukera egongo da. Bazkaria Pago Uso elkartean egingo dute Kubako jakiekin.
Rodriguezek esan digu guztiak berdin jantziko direla: "Kamiseta gorria eta praka beltzak ipiniko ditugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak