Bertan behera geratu da belarrekin egindako eskulanen erakusketa

Maider Arregi 2011ko uztailaren 24a

Oñatiko Artaso taldeak eskulangintza azoka antolatuta zuen biharko, Santiago egunerako. Baina eguraldi txarragatik bertan behera geratu da. Arantzazuko basilika aurrean egin behar zen belarrekin egindako eskulanen erakusketa. Hala, askotariko belarrekin egin daitezkeen eskulanak, apaingarriak eta ukenduen erakusketa, datorren urterako utzi dute.


Hiru azoka egin ditu Artasok. Lehena 2008ko uztailaren 27an egin zuten, Gandiaga topagunean egindako aurkezpen ekitaldian. Artaso elkartearen helburua artea sustatzea da. 2007an sortu zen, Arantzazun. Asmoa da artelan ezberdinak jendeari hurbiltzeko tailer, eskulangintza-azoka, erakusketa eta bestelako ekintzak antolatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak