Deialdia Udalak egin du, bera da-eta eguzki plakak saltzeko eskumena duena. Dena den, Foru Aldundiak egindako deialdian izena eman zutenek ez dute berriro eskaera egin behar.
Aldundiak wegbgune bat ipini du informazioa zabaltzeko: www.gipuzkoafv.net. Eguzki plakak erosteko interesa dutenek simulazio bat egiteko aukera dute: erosi gura duten plakak zehaztu –gehienez zortzi–, norberak duen nomina ipini, eta orriak zuzenean kalkulatzen du zenbateko etekina aterako dion eguzki plakari.