Friendship programako izenematea zabalik

Mireia Bikuña 2011ko uztailaren 23a

Egitasmoan parte hartu gura duten herritarrendako izenemate epea zabalik dago. Atzerritik masterra egitera etorriko diren ikasleak ezagutu gura dutenek 943 71 88 85 telefonora dei dezakete (Susana Arrese), edo susana@iisj. es helbidera idatzi. Masterreko ikasleak irailaren 22an helduko dira Oñatira, eta apirilera arte egongo dira Antia etxean.

Programa honek bi helburu ditu: alde batetik, datozen atzerriko bisitariei –batez ere ikasleak, baina baita irakasleak eta ikertzaileak ere– Oñatiko eguneroko bizitzan integrazioa bideratzea eta erraztea. Beste alde batetik, programan parte hartzen duten herritarrei kultura berri bat ezagutu, edota atzerriko hizkuntza bat praktikatzeko aukera ematea.

Herriko ikastetxeekin lanean
Herritarrek ondo erantzun diote Lege Soziologia Institutuak egindako deialdiari. "Oraingoz 15 bat lagun ditugu, baina deialdia hedabideetan kaleratzen denean, askoz gehiago animatuko dira. Oso gustura gaude jaso dugun erantzunarekin", esan digu programako arduradun Susana Arresek. Bestalde, gaineratu digu, herriko ikastetxeekin indartu egingo dutela programa: "Ikastetxeak gurekin hartu-emanetan jarri dira, euren ikasleek masterrekoekin ekintza ezberdinak egin dezaten".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak