Haur parkeak arrakasta izan du txikitxoen artean

Maider Arregi 2011ko uztailaren 23a

Ulma Taldea 50. urteurreneko ospakizunetan murgilduta dabil. Hala, oraingoan, txikitxoenei tokatu zaie jai giroaz gozatzea. Bariku arratsaldean, Herriko Plaza beteta, haur parkeaz disfrutatu zuten 1 eta 10 urte bitarteko umeek. Gaztetxoek ondo pasatzeko eta aisialdiaz kanpoan aprobetxatzen ikasteko aukera aparta izan zuten.

Herriko plaza, hiru gunetan eta ekintza ezberdinekin banatu zuten: txikienentzako jolasgunea (1 eta 2 urte), jolasen parkea puzgarriekin (3 eta 10 urte) eta marrazketa, mozorro, pintura, eskulan eta abarretarako tailerren gunea (3 eta 10 urte). Iluntzeko zortzietan etxera erretiratu nahi ez zuten ume asko ikusi genituen gustura jolasean eta begiraleei "beste egun batean gehiago" eskatzen zietenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak