Los Angelesetik Oñatira
The Dickies Los Angeleseko punk talde handietako bat da. 1977an sortua, musika azkarra eta melodiaz beterikoa jorratzen maisuak dira. Oñatikoa izango da Euskal Herrian eskainiko duten emanaldi bakarra; bestalde, Badalonan eta Madrilen ere izango dira.
Granadako soinu bortitzak
La Urss Granadan sorturiko punk taldea da. Azkenaldian Europan ibili dira biran, euren musika eskaintzen. Soinu bortitza eta zuzeneko indartsua duen taldea da La Urss.
Achtung! Afonia, Dunne Buggy, Orreaga 778 eta Orquesta Pegaso moduko taldeetan ibilitako musikariz osatutako taldea da. Tumbando aguja lehen lana aurkeztera etorriko dira domekan Oñatira. Eskarmentu handiko musikariak dira, eta duda barik ikuskizuna eta gorputza mugitzeko giroa ipiniko dute. Joan zen egubakoitzean bezala, Gaztelekua betetzea izango da asmoa.