Nagusien danborradarako izenematea zabalik

Mireia Bikuña 2011ko uztailaren 21a

Parte hartu gura duten danbor-joleek (18 urtetik gorakoak) eta dantzariek (1994. urtean jaiotakoak)  hilaren 29ra arte eman dezakete izena, kultura etxean edo gaztelekuan. Zozketa irailaren 1ean egingo dute Errekaldeko lokalean, 19:00etan. Era berean, entseguak irailean egingo dituzte.

Bestalde, danborradako antolatzaileek herritar laguntza eskatu dute. "Geroz eta jende gutxiago gaude eta irailean oso larri ibiliko gera entsaioak egin eta arropa banaketzeko", esan digute. Kolaboratzeko prest dauden herritar guztien laguntza "eskertuko" dutela esan dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak