Autobus zerbitzua Madalena jaietarako

Mireia Bikuña 2011ko uztailaren 20a

Zapatuan, hilaren 23an, irtengo da lehen autobusa 23:00etan. Orduro autobus batek egingo duen joan-etorria Oñatitik Madalenara, Txaketua taberna aurretik irtenda. Santxolopeztegi auzoko jaietara joateko aukera emango dute autobusek.

Ospakizunak egubakoitzean bertan hasiko dituzte, 20:30ean. Bertsolariek doinuekin Madalenaren jaitsiera egingo dute. 21:00etan mahaiaren bueltan batuko dira auzotarrak, Gardokiren musikak lagunduta. 01:00etan rock kontzertua egingo dute AMD, Los Cretinos eta Gazte Iraultza taldeek.

Zapatuko egitaraua 13:00etako mezarekin hasiko dute. Bukaeran luncha egongo da.

Arratsaldean txikienendako ekintzak egingo dituzte: 17:30ean Gorritik emanaldia egingo du animaliekin, eta 18:30ean puzgarriak ipiniko dituzte. Ostean, musika izango da nagusi: 23:00etan Kupela taldea eta 03:00etan Miren, Agur eta Gorka.

Herri kirol desafioa

Domekan meza egingo dute 12:00etan, eta ondoren herri kirol desafioa: Urrutia eta Lizarralde, Urrutia eta Altzolaren kontra. 16:30ean mus txapelketa egingo dute, eta 20:00etan Madalenaren igoerarekin bukatuko dituzte jaiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak