Ruper Ordorika New Yorken da hurrengo diskoa grabatzen

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko uztailaren 20a

Berria egunkariak dakar gaur: uztaileko lehen egunetan Brooklynen grabatu du hurrengo diskoa izango dena Ruper Ordorikak (Oñati, 1956). Eta Igor Susaetak elkarrizketa egin dio. Luze eta zabal dihardu oñatiarrak musikaz, ofizioaz, diskogintzaz, hiriaz…. "Kantuek New Yorkera etortzea eskatzen didate" dio.

Calyer kaleko estudio batean grabatu du, Euskal Etxetik gertu. "Ohore handia da hemengo inprobisazio eszenako musikari bikainekin jotzea. Pribilegiatua sentitzen naiz" dio.

Ordorikak, "bospasei" disko grabatu ditu New Yorkeko inprobisazio eszenako musikariekin. So’ ik so (Nuevos Medios, 1995) diskoarekin eki zion bide horri.

Diskogintzaz dihardu elkarrizketan, ezkor, eta dio "suntsituta" dagoela. "Orain dela 15 urte hamarnaka disko denda zeuden hemen, esajeratu gabe. Saint Marks kalea, East Villagen, gogoratzen dut dena disko dendak zirela. Hori desagertu egin da, eta hemengo musikariek pairatu egin dute. Haiek ere arazo handiak dituzte duintasunez lan egiteko" dio.

Ordorikak, besteak beste kontatzen du Daniel Kalparsoro zinema zuzendari donostiarrarekin bizi izan zela garai batean New Yorken.

Elkarrizketa osoa, gaurko Berria paperekoan eta hemen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak