Correasek 33 minutu eta hamazortzi segundo behar izan zituen triatloia amaitzeko, beste inork baino gutxiago. Ritxar de Goñik aldiz 23 segundo gehiago behar izan zituen (33'41''). Mikel Mugikak ere marka ona egin zuen (34'05'') eta ondorioz 23 urtez azpikoen mailan lehendabizi geratu zen, hau da, Euskadiko txapeldun.