Jatekoa gura beste: saltxitxak, oilaskoa, ukondoak eta aurtengo nobedadea, brotxetak. Oso goxoak gertatu zituzten azken horiek, eta domekarako 30en bat bakarrik geratu zitzaizkien.
Eta jatekoa bustitzeko hainbat motatako garagardoak izan zituzten, 10 bat guztira. Zapatuko eguraldiak lagunduta, jende asko elkartu zen bazkaldu eta afaltzera: "Zapatuan bakarrik ez, eguenetik bertatik ibili da jendea ferian; baita domekan ere, nahiz eta ez izan jende asko ibiltzen den eguna", jakinarazi du bertan lanean izandako Aratz Losadak.
Aloña Mendiren bueltan
V. garagardo festak erakutsi du herrian guztiz errotutako jaia dela: "Izan ere, Aloña Mendik 14 sail ditu eta batean edo bestean dela, herritar gehienak daude elkarteari lotuta. Ondorioz, jende asko ibili da bai ferian, bai laguntzen", argitu du Losadak.
Egunotan jasotako dirua saskibaloi taldekoendako izango da; horregatik, eurak ibili dira lanean: "Hala ere, batzordeko jendeak eta beste hainbatek asko lagundu dute, egun asko izan dira eta".