Zahor marka Arluy gaileta enpresari saldu dio Natrak

Leire Kortabarria 2011ko uztailaren 15a

Abuztuaren 1a ezkero, Arluy gaileta-enpresa izango da Zahor markaren jabea eta berak banatuko ditu haren produktuak, eta Natrak jarraituko du haiek ekoizten. Natrak eta Arluyk aurre-akordioa egin dute salmenta hori egiteko. Balio Merkatuaren Espainiako Batzordeari eman zioten horren guztiaren berri, kosturik esan gabe baina.

Natra multinazionalak banatzaile-markaren aldeko estrategia egin du, eta horren barruan beste pauso bat eman du salmenta horren bidez. Zahor markak Natraren kontsumo dibisioko negozio-zifraren %1,8 sortu zuen iaz.

Orain, Natrak eta Arluyk euren aliantza estrategikoa indartuko duen epe luzerako hornikuntza-akordioa egin nahi dute. Natrak esan zuen akordio hori aurten egitea espero dutela.

Natrak eta Arluyk esan dute salmenta horrek guztiz bat egiten duela euren bien negozio-estrategiekin, bai garapen komertzialari bai garapen produktiboari dagokionez, eta Zahorren zabalkundea eta irudia "indartzen" ditu Espainiako merkatuan.

Arluyren jatorria San Juan familian dago, Marbu markaren lehengo jabeak. Orain bi urte, Siro taldeari Reglero eta Río markak erosi zizkion Arluyk. Horrek enpresa "asko haztea" ekarri zuen merkatu guztietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak