Alemaniako punk rocka entzungo da Oñatiko gaztelekuan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko uztailaren 15a

Zapatua, Jingo de Lunch talde alemaniarrak kontzertua eskainiko du. 1987an sortutako taldeak punk rocka egiten du. Urteak daramatzate taula gainean alemaniarrek; hala, euren esperientziaz baliatuko dira gaztelekura joandakoei gorputza mugiarazteko. Jingo de Lunch taldeaz gain, Fly Shit bergararrek ere joko dute. 22:00etan izango da kontzertua eta sarrera 10 euro kostako da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak