Aloñaren garagardo festa

Mireia Bikuña 2011ko uztailaren 13a

Egunetik, hilaren 14tik, domekara arte egingo dute Aloña Mendi kirol elkarteak antolatzen duen V. garagardo festa. Hamar garagardo eta saltxitxak, oilaskoa, ukondoa eta brotxetak egongo dira jateko. EBA ligara jauzia egin duela eta, batutako dirua saskibaloi sailekuendako izango da.

Bestalde, iazko festarekin alderatuta dagoen berrikuntzetako bat plateretan egongo da. Zabor gutxiago sortze aldera, Aloña Mendikoek erabaki dute plater berrerabilgarriak erabiltzea. "Orain arte behin erabiltzeko plateretan zerbitzatu izan dugu janaria. Batzen genuen zabor kopurua izugarria zen. Hori gutxitzeko plater berrerabilgarrien aldeko apustua egin dugu", esan digute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak