Uztailaren 7an egindako osokoan bestalde, Iosu Lizarralde irailaren 1etik aurrera liberatu egingo dela aipatu zen: %100ean udal laneratara zuzenduko da. Hark kobratuko duen soldata ez zuten aipatu. "Dena den irizpide berberak jarraituz onartuko da bere soldata, hau da, gaur egun kobratzen duena, 2.600 euro garbiko topearekin. Onartzen denean egingo dugu publiko", esan du Oñatiko Bilduk.