Emakume bat ospitalera eraman dute Oñatin auto istripua izan ostean

Txomin Madina Milikua 2011ko uztailaren 12a

Auto istripua 15:30ean gertatu da Elorregiko biribilgunetik joanez gero Zubillagara sartzeko dagoen lehen biribilgunean. Peugeot 207 markako auto bat irauli egin da, eta bertan zegoen emakumea Debagoieneko Ospitalera eraman behar izan dute. Txandaka ari dira autoei pasoa ematen, baina horrek ez du trafikoan aparteko arazorik eragin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak