Atzo domekan egindako argi mozketa behar baino gehiago luzatu zen: argia 12:00etarako ipini ordez, 13:30ean ipini zuten. Hori horrela Oñargik barkamena eskatzeko oharra kaleratu du: "Arazo tekniko batzuen ondorioz, ezinezkoa izan zen argia iragarritako orduan ipini. Hori horrela, barkamena eskatzen diegu kaltetuak izan diren herritarrei, eta bereziki ostalariei". Oraingo domekan, hilak 17, argia kenduko dute berriro herri osoan: 08:00etatik 12:00etara.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.