Udako kirol kanpainako bigarren txanda gaurtik, Oñatin

Mireia Bikuña 2011ko uztailaren 11

Hilaren 22ra arte 380 umek eta gaztek askotariko ekintzetan parte hartu dute. Eurekin batera, txanda bakarreko kiroletan diharduten 275 neska-mutikoak ibiliko dira. Guztira, 655 ume. Bigarren txandan –lehenengoaren antzera–, patinajea (113), mini tenisa (89), tenisa (71) eta eskalada (46) izan dira erantzun onena izan dutenak.

Bestalde, abuztuan hirugarren eta laugarren txandak egingo dituzte: hirugarrena 2tik 12ra, eta laugarrena 16tik 26ra. Uztailean baino eskaintza txikiagoa izango dute abuztuan, baina oraindik talde askotan lekua dute. Informaziorako edo izena emateko: kiroldegiko bulegoa edo 943 71 63 75 telefonoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak