Aratz Losada oñatiarrak aurkeztutako ekitaldian, taldearen iragana eta etorkizuna bateratu gura izan zuten, eta horretarako bederatzi zuhaitz landatu zituzten; hain justu ere, Ulmako zortzi negozioak eta talde bera irudikatuz.
Trikitixaz lagunduta, zuhaitz bana landatu zuten negozio bakoitzeko bi ordezkarik, eta jarraian, Ulmako presidente berri Irene Alberdik diploma eta aterki bana oparitu zizkien.