Udaletxeko Partaidetza, Komunikazioa eta Barne Antolamendua batzordeak bilera irekia egingo du herrian dauden kirol elkarte, kultur elkarte edo-eta jaietako ekintzen antolatzaileekin San Migel eta Errosario jaiak prestatzen hasteko, egitarau bateratua egiteko. Martitzenean, hilaren 12an batuko dira 18:30ean kultura etxean. Udalaren helburua "herritar guztiekin eta guztiendako" jaiak antolatzea da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.