Oñatz dantza taldeak iaz bete zituen 40 urte, baina ospakizunak irailaren 3an egingo dituzte. Jarraian duzue egitaraua:
- 11:00etan: Txistularien diana herriko kaleetan
- 12:00etan: Plazako frontoian elkartuko dira parte-hartzaile guztiak
- Ondoren, poteoa egingo dute musikarekin
- 14:30ean: bazkaria kiroldegiko kantxan
- Iluntzean: Larrain Dantza plazan