Jorge Aranes bergararrak irabazi du Oñatiko tenis txapelketa

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko uztailaren 6a

Joa zen domekan jokatu zituzten Oñatiko Zubikoa kiroldegiko tenis txapelketako finalak. Jorge Aranes bergararra izan zen garaile Eneko Ariznabarretari irabazi ostean. Hirugarren, Eneko Fernandez sailkatu zen eta laugarren Gorka Bergaretxe.

Maiatzetik jokatu dute txapelketa. Guztira 25 kirolarik hartu dute parte. Antolatzaileak, Udaleko kirol zerbitzuak, azpimarratu du txapelketak izan duen maila ona.

Tenisari dagokionez, hurrengo hitzordua izango da Mikel Deuna Tenis Txapelketa 2011. Irailaren 17an emango diote hasiera eta izen-ematea: irailaren 1etik 14ra bitartean egin ahal izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak