Oñatiko Larraña Institutuko Lanbide Heziketako atala bisitatzera oraingo egunetan etorri diren bisitarien artean, Netbook bat zozketatu dute eta Aitor Barrena Mondragon Oñatiarrari egokitu zaio. Datorren ikasturtean Mekanizazio ikasketak egingo ditu Larrañan. Guztira, 74 lagun etorri dira bisitan, institutuko etorkizuneko ikasle izango direnak. Ekainaren 30ean egin zuten zozketan, Aitor Barrenaren txartela atera zen eta Netbooka etxera eraman du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.