Elkar Heziko ikasle ohiek bazkaria egingo dute irailaren 17an

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko uztailaren 6a

Oñatiko Elkar Hezi ikastetxean ibilitako ikasle ohiek bazkaria antolatu dute irailaren 17rako. Elkar Heziren aurretik, bere garaian, Benediktinak edo Santa Eskolastika eta La Milagrosa ikastetxeetan ikasitakoak ere gonbidatuta daude bazkarira. "Etortzera animatzen ditugu. Ongi etorriak izango dira" diote Isma Zubiak eta Leire Barberok, antolatzaileetako bik.

"Gonbite gutuna bakarrik azken 10 promozioei iritsi zaie, baina hedabideen bitartez zabaltzeko asmoa geneukan hortik gorako promozio guztiei".

Izena emateko epea zabali dago eta irailaren 8ra arte luzatuko da. Izena emateko. ondorengo kontu korronte zenbakian sartu behar da: Elkarhezi-ikasle izeneko kutxako 2101 0057 58 0012848719 zenbakia.

Egitarau zabala

Bazkariaz gain, egitarau zabala prestatu dute. Hauxe da:

  • 12:00 triki-poteoa, herriko kaleetan barrena.
  • 14:30 Bazkaria txosna gunean (euria eginez gero, frontoi ondoko azokan).
  • 16:30 Karaokea eta jolasak.
  • 18:00 Kontzertuak: batetik, La pollaren bertsioak; bestetik, Agur Miren eta Gorka.

15 euro

Bazkarirako menua 15 euro da eta honako hau egongo da jateko: Patatak errioxar erara; txahal biribilkia saltsan, eta hostorezko tarta (edariak, kafea eta txupitoa barne). Sagardo kupela ere egongo da nahi duenarendako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak