Guztira bi bloketan banatutako lau azterketa egin dituzte, bloke bakoitza egiteko bi ordu. Lehenengo blokean Euskara edo Gaztelera izan zituzten aukeran, eta ingelesa derrigorrez. Azterketa hauetan gai baten inguruko testu iruzkin bat egin behar izan zuten:sare sozialak, M15 mugimendua… Bigarren blokean, aldiz, norberaren modalitatean aurrez aukeratutako 2 azterketa. Jon De la Vargak kasuan Fisika eta Matematika; eta Mikel Eskalerok. Mikelen Fisika eta Marrazketa. Hurrengo pausua Estatu Mailan antolatzen den frogara aurkeztea izango litzateke. Martxoan edo apirilean izango dela jakinda zaila ikusten dute parte hartzea. Dena den garaia iristen denean ikusi egin behar.