Ekitaldi labur baten, lehenengo, bideo emanaldia egingo du Ulmak; gero, 50. urteurrena ospatzeko urtea bukatu baino lehen egingo dituzten ekintzen berri emango du; eta, azkenik, webgunea aurkeztuko du.
Hasieran biharko zegoen antolatuta ekitaldia, baina atzeratu egin dute. Oraindik ez dute beste egunik ipini.
Bederatzi zuhaitz
Bestetik, egubakoitzerako "Ulma Taldearen iragana eta etorkizuna bateratzeko" zuhaitz-landatzea antolatu dute. Hain zuzen, bederatzi zuhaitz landatuko dituzte Zerbitzu Zentraletan: Ulmaren negozio bakoitzeko bat, eta Ulma Taldeari dagokion beste bat. 18 lagunek (bik negozio bakoitzeko) egingo dute landaketa. Izendatu berri duten presidentea, Irene Alberdi, ere han izango da, eta han egon gura duten guztiak gonbidatu ditu Ulma Taldeak. Egubakoitzean izango da, Garagaltzan, 18:00etatik 21:00etara.